Irailaren 11n hasiko dira Birzikletarako materiala batzen

Ubane Madera 2010ko ira. 2a, 19:56
Badator beste urte batez Mugikortasun Astea Arrasatera. Oraindik denbora dezente falta arren, dagoeneko hitzordua egin dute irailaren erdialderako: 16tik 22ra, hain justu. Erakusketa, tailerra, bide hezkuntza… eta zela ez, Birzikleta azoka antolatu dituzte egun horietarako. Hain justu, Birzikleta azokarako materiala aukeratzen hasteko sasoia da, irailaren 11n hasiko dira-eta materiak hori batzen, udal azokan.

Edozein motako bizikletak (mendikoak, paseokoak, haurrenak…), bizikletarako osagarriak (kaskoak, gurpilak, belozimetroak, mailotak…), patinak, patineteak eta halakoak eraman daitezke udal azokara, gero, Birzikleta azokan salgai ipintzeko.

Birzikleta, irailaren 18an

Irailaren 11z gainera, irailaren 14an eta 16an ere eraman ahal izango da materiala azoka; izan ere, Birzikleta azoka bera irailaren 18an (zapatua) egingo dute, Seber Altuben, 11:00etatik 15:00ak arte.

Urbanoa doan

Birzikletaz gainera, baina, bestelako ekitaldiak ere iragarri dituzte Mugikortasun Asterako. Adibidez, Seg way, Trikke (hiru gurpildun ibilgailua) eta Roller (patinajea) zirkuitua; emisio txikiko ibilgailuen gaineko erakusketa (auto hibridoak, elektrikoak…); mugikortasun eta irisgarritasun tailerra, bizikleta bira, eta jakina, Arrasateko autobusean doan bidaiatzeko aukera ere bai (irailaren 16tik 22ra). Guztia ere, mugikortasun “berdeagoaren” kontzientzia gugan indartzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak