Irabazteko, dirudiena baino gehiago sufritu zuen Mugarrik

Txomin Madina Milikua 2009ko mar. 1a, 20:57
32-27 irabazi zioten Lea Corazonistas taldeari. Arrasatearrek gogor hasi zuten lehia, eta lau goleko errentarekin joan ziren atsedenaldira. Bueltan baina, aurkarien joko bortitzagoak gauzak zaildu zituen.

Indartsu irten ziren Ford Mugarriko jokalariak zapatuan Iturripeko kantxara, eta nabaria izan zen hori lehenengo zatian. Markagailuan aurretik ibili ziren uneoro, eta atsedenaldira, lau goleko errentarekin joan ziren.

Atsedenalditik bueltan baina, Lea Corazonistasekoek apurka aldea murriztea lortu zuten, eraso gogorrari eta arrasatearren akatsei esker. Zenbait unetan berdinduta egon arren, azkenean arrasatearrek erreakzionatu eta garaipenaren bi puntuak etxean geratu ziren.

Edu Orgaz arrasatearren entrenatzailea gustura zegoen garaipenarekin eta lehenengo zatian egindako jokorekin; ez hainbeste bigarren zatikoarekin, bere hitzetan, jokalariek ez baitzituzten esandakoak bete. Gaineratu zuen, partiduak irabazten jarraitzea dela euren asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak