Interneten pornografia kontsultatzeagatik 7 hilabeteko kartzela zigorra

Maider Arregi 2007ko mar. 16a, 17:35

Donostiako epaitegiak zazpi hilabete t'erdiko kartzela zigorra ezarri dio Erresuma Batuko herritar bati. Ertzaintzak 2005ean Arrasateko liburutegiko ordenagailuan pedofilia irudiak atzeman zizkion.

Fiskaltzak urtebeteko kartzela zigorra eskatzen zuen, baina atzo, martxoak 15, egindako epaiketan Donostiako epaitegiak zazpi hilabete t'erdiko zigorra ezarri zion. Erresuma Batuan ere antzerako gertakarien ondorioz epaitu zuten 2001. urtean.

Gertaerak 2005eko martxoa eta ekaina bitartean jazo ziren. Akusatua ingeleseko irakaslea zen Arrasaten eta, Ertzaintzaren arabera, liburutegiko ordenagailuetan adin txikikoen irudiak kontsultatu eta zintzilikatu zituen.

Ondoren, Ertzaintzak akusatuaren etxea miatu zuen eta pedofilia material gehiago aurkitu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak