Internazionalista euskaldunen omenaldia

Irati Agirreazaldegi 2008ko urr. 26a, 20:25
Arrasaten omendu zituzten domekan Pakito Arriaran, Begoña Garcia eta Marta Gonzalez El Salvadorren hildako euskaldun internazionalistak.

200 lagun inguru elkartu dira goizean Seber Altube plazan. Txalaparta hotsa eta dantzarekin hasi duute ekitaldia eta bertsorik eta kanturik ere ez da falta izan. Senideei lora eskaintza egin ostean, Xabier Zubizarretak, Pakitoren anaia Felix Arriaranek, El Salvadorreko gerran egondako Jose Luis Estevezek eta Askapena elkarteko Gabi Basañezek hartu dute hitza.

Ekitaldia Internazionala eta Eusko Gudariak abestuz amaitu dute. Ondoren, bazkaritan 110 lagun izan dira gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak