Integratzen laguntzeko zerbitzuak, Ekin Emakumeak elkartean

Ubane Madera 2009ko urriaren 7a

Ekin Emakumeak elkarteak emakume etorkinendako eta baztertze arriskuan daudenendako harrera zerbitzua eta formazio modulua antolatu ditu. Besteak beste, Arrasateko zerbitzuen berri eman, duten eskubideak zeintzuk diren azaldu, lana topatzeko orientazioa eman, Arrasate eta inguruak ezagutzen lagundu, gure kulturak eta ohiturak erakutsi eta, jakina euskara ere bai. Horiexek Ekin elkarteak ematen dituen zerbitzuak.

Eta horrekin batera, bestelako ikastaroak ere antolatu dituztela jakinarazi dute. Adibidez, dementziaren inguruko ikastaro bat eta elikagaiak maneiatzeko beste bat.  Dementziaren gainekoa abenduaren 14tik 18ra egingo dute, eta elikagaiak maneiatzekoa, berriz, azaroaren 9tik eta 11ra.

Izena emateko

Informazio gehiago behar izanez gero edo izena eman gura izanez gero, elkartera bertara joan, Pablo Uranga kalean duen egoitzara, edo bestela telefonoz dei daiteke. Zenbakia honako hauxe da: 943 79 83 70.

Hamar urte integrazioa lantzen

Ekin elkarteak gogora ekarri du azken hamar urteotan emakumeen integrazioa bultzatzeko lanean jardun duela, euren garapena euskaraz izateari garrantzi handia emanez. Eta gaineratu du azken urteotan etorkinekin ere lan egin dutela, bereziki, hemengo eta kanpotik etorritako pertsonen artean harremana sortzeko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak