Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, hilaren 8an, Arrasateko Institutuko ikasleak Goienako Otalorako egoitzan izan dira bisitan. Komunikazioa lantzen ari dira eta GOITBn, Arrasate Irratian, Goiena.net webgunean eta Goienkarian nola lan egiten duten ikusi dute. Bi talde izan dira gurean, 12-14 urte bitarteko gaztetxoak etorri dira lehenengo. Ondoren, 17 urtekoen txanda izan da. Kazetaria izango dela ere kontatu digu ikasleren batek.