Inor zigortu beharrik ez da izan oraingoan; lasai joan da asteburua Zaldibarren

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ots. 8a, 21:49
McAwenDauen taldeak irabazi egin dio Bar Aldapari eta lider jarraitzen du. Ekaitz Tabernak ezin izan du Saukelu Kabiarekin.

Zapatuan zazpi partidu jokatu dira eta domekan, hiru. 18 talde ari dira lehian, eta 11. jardunaldia izan dute asteburukoa. Zigorrik ez da izan oraingoan eta hori da albiste, kontuan izanik aurreko asteburuan inzidentzia dezente izan zirela. Horren ondorioz, antolakuntzakoak serio jarri behar izan dira, eta, badirudi, merezi izan duela. 11. jardunaldia oso lasaia izan da eta hori oso positibotzat jo dute antolatzaileek.

Ekaitz-SAUKELU

Ekaitz Taberna eta Saukelu Kabiaren arteko partidua izan da asteburuko onenetarikoa, talde biak nahiko toki onean eta parekatuta daude-eta sailkapenean. Saukelu nagusitu zen atzo. McAwenDauen-ek, bere aldetik, lider jarraitzen du, Bar Aldapari irabazi eta gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak