Azken egunotan Ino Galparsororen atxiloketaren kontra egindako ekitaldien berri ematen da, besteak beste, aurrerabolie.org blogean. Atzo Arrasateko gazte eta umeek egindako muralaren argazkia ere ikusi daiteke bertan. Muralean ‘Ino maite zaitugu irakur daiteke, bere aurpegiaren marrazkiaren alboan.
Orain dela astebete ezker abertzaleak deitutako manifestazio nazionalaren argazki bat ere badago blogean, bertso batek lagunduta. Berria, gara, mondraberri eta goiena.net-eko webguneetara sartzeko loturak ere badaude.