INN berrikuntza aldizkaria aurkeztu dute Garaian

Goiatz Arana Begiristain 2008ko eka. 20a, 16:45
Domekan, ekainak 22, aldizkari berri batek argia ikusiko du: INN da aldizkariaren izena eta berrikuntzarekin lotutako gaiak jorratuko ditu. Infonomia eta Noticias de Gipuzkoa dira bultzatzaileak eta Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunea aukeratu dute bere aurkezpenerako; gaur, egubakoitza, goizean izan da ekitaldia.

Ekimen berritzaileak ezagutaraztea eta gizartean berrikuntzaren gaineko eztabaida bultzatzea dira bere helburu nagusiak.

Domekan, ekainak 22, argitaratuko den lehen zenbakia Noticias De Gipuzkoa egunkariarekin banatuko da. Gai nagusia hezkuntza eta berrikuntzaren arteko loturari buruzkoa izango da; eta, beste erreportaje batean, Andoni Gartzia Garaia Berrikuntza Guneko Zuzendari Nagusiak orain arteko bere ibilbidea errepasatu eta etorkizunari buruz hitz egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak