Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak ekitaldi politikoa burutu zuen bart arratsaldean Arrasaten. Bertan, alderdiari bere atxikimendua eman zion Jon Odriozola kazetariak adierazi zuen egungo krisiaren arrazoia kapitalismoa bera dela. Ezker Abertzaleko ordezkariak ere bertan egon ziren, eta euren izenean, Miren Legorburuk Iniziatiba Internazionalistaren aldeko botoa eskatu zuen.