Horrez gainera, gaurko batzarrean Diputazioaren kontu gehiago ere landuko dituzte; kasu horretan azpiegitura kontuak. Izan ere, San Prudentzio-Oñati eta San Prudentzio-Epele bide zatiaren lehen faseari dagokion proiektua ere jendaurrean dagoela jakinaraziko dute.
Eta obra gai gehiago ere bai; batetik, Gazteluondo eta Arrasate pasealekua lotuko dituen bideari dagokion proiektua berbagai izango dute; eta bestetik Santa Marina auzoa urbanizatzeko obrak ere aztergai izango dituzte.
Bukatzeko, beste gairen bat aipatzearren, Azuolan 2008 izeneko formazioa zerbitzuaren adjudikazioa aztertuko dute. Hori guztia eta gehiago landuko dute gaur 15:00etan hasita. Guk ohi dugun moduan, datozen egunotan helaraziko dizkizuegu herriko agintariek hartu dituzten hainbat erabakiren gaineko xehetasunak.