Informatikari laguntzaile edo AUKEAko gerentea aukeratzeko frogak, asteon

Ubane Madera 2009ko mai. 4a, 19:05

Oraingo astean dute hitzordua informatikari laguntzaile eta AUKEAko gerente izan gura dutenek frogak egiteko. Maiatzaren 6an informatikari laguntzaile izateko interesdunek eta maiatzaren 7an, berriz, kirol arloan gerente izateko interesdunek.

Informatikari laguntzailea aukeratzeko prozesua etzi hasiko dute, maiatzaren 6an dute-eta, azterketak egiteko eguna: 10:30ean, udaletxean bertan (osoko bilkuren aretoan). Testa eta azterketa praktikoa egingo dituzte. Elkarrizketa, berriz, maiatzaren 13an egin beharko dute.

Froga horietara aurkeztu ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: LH II. Informatika ikasketak edo horren baliokidea eta euskarari dagokionez, hirugarren hizkuntza eskakizunaren pareko gaitasuna erakutsi behar da.
 

AUKEAko gerentea

Bestetik, AUKEAko gerentea izendatzeko frogak ere egingo dituzte asteon. Kasu horretan, hitzordua da maiatzaren 7an, 11:00etan, udaletxeko areto nagusian. Azterketa praktikoa egingo dizkiete interesdunei. Euskarari dagokionez, 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatu beharra dago, ez dute-eta azterketarik egingo. Eta elkarrizketa baliteke egunean bertan egitea, eta bestela, maiatzaren 12an.

Froga horietara aurkeztu ahal izateko besteak beste, titulu akademikoa behar da: Lizentziatura Zuzenbidean, Zientzia Politikoetan, edo besteak beste, Enpresa edo Ekonomia Zientzietan.

Gerente lanpostu hori aldi baterakoa izango litzateke, bederatzi bat hilabeterako.

Informazio gehiago udalaren webgunean jaso daiteke (www.arrasate-mondragon.org) edo Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZen).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak