Infonomia-Euskadik Garaia Berrikuntza Gunean ireki du bulegoa

Txomin Madina Milikua 2008ko urt. 30a, 16:33
Berrikuntzaren munduan mugitzen da Infonomia, eta Arrasateko bulegoa ''contact point'' bat izango da, enpresen arteko topagunea hain zuzen ere.

2000 urtean fundatu zuen Infonomia sarea Alfons Cornellák, eta egun 17000 kide ditu mundu osoan banatuta, horietatik 1000 inguru Euskal Herrian. Infonomiaren helburua berrikuntzaren arloan  enpresen arteko lotura lanak egitea da, eta horregatik gertu gertutik jarraitzen dituzte hainbat arlotan ematen diren eguneroko aurrerapausak.

Orain arte Katalunian izan du Infonomiak kokapen bakarra, eta Garaia Berrikuntza Gunea aukeratu dute etorkizuneko zabalkundeari hasera emateko. Arrasateko bulegoa contact point bat da, hau da, Infonomia sareko kideak elkartu eta elkarri lagundu edota elkarren artean bilerak egiteko gunea. Arrasateren jarrera sustatzailea aintzat hartu dute lehen ordezkaritza non jarri erabakitzeko orduan.

Iazko ekainean zabaldu zen Garaia Berrikuntza Gunea, eta bertako kudeatzaile den Andoni Gartziak azaldu duenez, Infonomia-Euskadi bertan kokatzea oso garrantzitsua izango da Garaiaren etorkizunerako, garaiaren izena zabaltzeko balioko baitu.

Ekitaldi ofiziala


Gaur egin dute Infonomiak Garaia Berrikuntza Gunean jarri duen bulegoaren lehen ekitaldi ofiziala. Bertan, sei hilabetean behin egiten duten moduan,  Alfons Cornellá bera eta Antonella Broglia Saatchi&Sahatsi enpresaren Espainiako lehendakariorde ohia jardun dira bertaratu direnei azken 10 ideia berritzaileenak azaltzen. Enpresa, teknolgia eta berrikuntzari lotutako 200 pertsona inguru hurbildu dira lehen ekitaldi honetara.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak