INEM inguruko zuhaitzak bota dituzte urbanizazioari ekiteko

Jon Berezibar 2008ko uzt. 28a, 16:23

Zerrajera inguruko urbanizatze lanen barruan INEMeko bulegoetako inguruko 15 bat zuhaitz kenduko dituzte egunotan. Inguru horretan, zuhaitzen ordez, bi berdegune egingo dituzte: bat INEMeko lorategian eta bestea anbulatorioko parkingaren zati baten. Hortaz, zuhaitzak kenduko dituzte, baina horien ordez bi berdegune berri egongo dira gune hartan, zuhaitz, zuhaixka eta landareekin. Gune hartako lanen harira jakinarazi dute abuztutik aurrera ez dela egongo ospitale eta anbulatorioko aparkalekuetan autoa uzterik.

Gaur egun INEMeko bulegoen lorategian dauden 15 bat zuhaitz botako dituzte. Zerrajera ingurua berrurbanizatzeko lanen barruan dago ekintza hau eta guztia bukatzen dutenean berdegune berri bi egongo dira han. Tren geltoki zaharraren alboan bat eta bestea anbulatorioko aparkalekuaren zati baten. Beraz, inguruan 15 bat platanondo galdu bai, baina trukean bi berdegune berri egongo dira ingurune hartan zuhaitz, zuhaixka eta landareekin, Udaleko Zerbitzuetako Saileko Buru den  Moises Altunak azaldutakoaren arabera.

Berdegune berriak egiterakoan hortaz, anbulatorioan aparkatzeko plaza batzuk galduko lirateke. Hutsune hori, baina, udaltzaingoaren egoitza parean egingo dituzten aparkatzeko tokiekin beteko lukete.

Zuhaitzak botatzeari dagokionez, Udalak gune hartarako asmoen berri jakinarazi gura izan ditu herritarrak, inor ez ustean harrapa ez dezan.

 

Esan moduan, ospitale eta Zerrajera eremu osoak birmoldaketa handia jasango du eta berdeguneei dagokienez, beste bat ospitale aurrean joango da. Han udazkenean dira urbanizazioarekin hastekoak baina saiatuko dira hango zuhaitzak ez ukitzen "balio handiagoa" daukate-eta – magnolia bat dago, adibidez, Altunak zehazten duenez: 'Zaila izango da baina zuhaitzak ikus barik egiten saiatuko dira gune horretan'.

Abuztutik aurrera, ez dago aparkatzerik

Lehenago, abuztuaren 1ean beste hirigintza lan batzuei ekingo diete eta eragina izango dute Nafarroa Etorbidean eta ondoriooaz, Debagoienenko Ospitaleko erabiltzaileengan. Lan horien ondorioz Ospital aurrean eta Anbulatorio aurrean dauden aparkalekuak kendu egingo dituzte eta, Arrasateko Udaltzaingoak Debagoieneko Ospitaleari adierazi dionez, berriro ez dituzte jarriko. Egubakoitzetik aurrera, hortaz, ezingo dira erabili ospitale eta anbulatorio aurreko aparkalekuak. Inguruko aparkalekuei, Zerrajerakoei ez die eragiten horrek.




 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak