Bruesa higiezinen enpresak egin du Emaldiko plan partziala. Haren arabera, Emaldi baserriaren ondoan eraiki ahal izango da pabilioi industrial bat, asko jota, bi solairuduna eta 15 metro altu izango dena. Zehaztutako irizpideen arabera, pabilioi hori erabili ahal izango da jarduera komertzialak ipintzeko, baina horien artean, ezin izango da ostalaritzarekin lotutako negoziorik ipini. Plan horretan aurreikusten dute, baita ere, Emaldi baserria dagoenetan utziko dutela.
Hirigintza Sailean emandako azalpenen arabera, pabilioi industrialak eraikitzeko eskaera dagoela-eta egin dute Emaldiko plan partziala. Beraz, Udalak lurzoru zati hori lehenagotik gordeta zeukan erabilera industrialetarako eta orain egin duena da ingurua planifikatu.