Independentistak eta Ezkertiarrakeko Sabin Intxaurraga, Garaia Berrikuntza Gunean

Arritxu Barruso 2009ko maiatzaren 27a

Europako hauteskundeetako kanpainaren harira, Aralar eta EA batzen dituen Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioko hautagaia, Sabin Intxaurraga, Arrasateko Garai Berrikuntza Gunean izan da gaur goizean. Instalakuntzak bisitatu ditu eta berarekin izan dira Arrasateko EAko zinegotzi Pello Urizar eta Arrasateko beste alderdikide batzuk.

Bisitaren amaieran Mondragon Taldearen 50 urteko ibilbidea azpimarratu du eta azaldu du Mondragon Taldea mundu mailan erreferente den moduan, Euskal Herria ere arlo guztietan erreferente izatera iritsi behar dela; adierazi du horretarako ezinbestekoa dela berrikuntzaren aldeko eta lanpostu kualifikatuaren aldeko apustua egitea: "Euskal Herriak muga asko ditu baliabide naturalei dagokienean. Hori horrela, aurrera egin nahi badugu ezinbestekoa da lankidetza eta berrikuntzaren aldeko apustua egitea, lanpostu kualifikatuak sortzeko. Mondragon Taldeak bere 50 urteetan lan bikaina egin du zentzu horretan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak