Indarrak eskuratzeko jai egun handia egin dute Afagiko kideek

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 19a, 23:20
Martitzenean, irailak 21, izango den Alzheimerraren Nazioarteko Eguna gogoan Afagiko kideek, hau da, Alzheimerra duten gaixoen senideek, jai egun handia egin dute gaur Arrasaten.

Gipuzkoako hainbat herritatik etorritako 60 bat kideri Ino Galparsoro alkateak egin die ongietorria. Afagiko presidente Koldo Aulestiak esan die gero akatsa dela gaixotasuna ezkutatzea: "Normaltasunez onartu behar dugu, jakinik oso latza dela pertsona afektatu batekin –eta ez gaixoa– bizitzea. Eta aldarrikatu gura dugu bizitza kalitatea guztiendako". Era berean, urtea luzea eta gogorra dela jakinik, gaurko eguna poztasunean, barre eginez eta dantzan pasatzeko dela gogorarazi diete elkartutakoei: "Indarrak eskuratuko ditugu gaur, bihartik aurrerako eguneroko lanari ekiteko".

Lore Gazteak taldeko dantzariek egin diete harrera lehenengo plazan eta gero Txorbela otxoteak ekitaldia eskaini. Sara jatetxean bazkaldu dute guztiek gero lagunartean.

7.500 afektatu Gipuzkoan

Alzheimerrak jotako 7.500 lagun daude Gipuzkoan eta 10 urte barru bikoiztu egingo dela kopurua diote adituek. Afagiko bazkideak, ostera, 1.500 dira Debagoienean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak