Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arrasaten atzo egindako osoko bilkura eten egin zen 19:30ean. Udalbatza osatzen duten ordezkari politikoek Arrasateko Emakumeenganako Biolentziaren Kontrako Plataformak deitutako elkarretaratzearekin bat egin zuten. Aste bukaeran Santurtzin, ustez bere bikotekideak eraildako 26 urteko emakumearen heriotza salatzeko deitu zuen plataformak elkarretaratzea. ‘Emakumeei sexu erasorik ez’ lemapean elkartu ziren, beraz, udaleko ordezkariak eta zenbait herritar.