Inazio Lakuntzak epailearen aurrean deklaratu beharko du

Maider Arregi 2006ko abenduaren 5a

Astelehenean, abenduaren 11n Bergarako epaitegian deklaratu beharko dute Inazio Lakuntza alkateak eta Jose Maria Loiti Agirre alkate ohiak. Ander Rodriguez eta Ines Aldaik lekuko bezala deklaratuko dute.

Epaileak onartu egin du Ezker Batuko zinegotzi Ander Rodriguezek azaroaren 21ean Bergarako epaitegian aurkeztutako salaketa. Salaketa horretan Lakuntza, Loiti eta Obenerrekako enpresaburua Javier Guiberti ondorengo hiru delituak leporatzen zaizkie:


- Kohetxoa (funtzionario-eroskeria).

- Diru publikoa bidegabe erabiltzea.

- Prebarikazioa (euren eginkizuna ez betetzea).

Javier Guibertek ez du deklaratzera joan beharko. Bai, ordea, Lakuntzak eta Loitik. Akusatuek epailearen erabakiaren aurka egin dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak