Inaugurazio ekitaldia San Juan de Dios ospitalean

Miren Arregi Amasorrain 2007ko mai. 10a, 20:23
Ospitaleko bi eraikin birmoldatu dituzte eta gaur, eguena, egin dute inaugurazio ekitaldia. Besteak beste, Arrasateko alkatea, Eusko Jaurlaritzako osasun kontseilaria, Gipuzkoako gotzaina, San Juan de Dios ordenako probintziala eta Euskal herriko ordenako kontseilari delegatua izan dira ekitaldian.

Hauek guztiak eta ospitaleko langile zein prentsako kideak, goizeko 11:00etan elkartu dira inaugurazio ekitaldi honi hasiera emateko. Lehenik eta behin aurreskua dantzatu zaie bertan bildutako autoritateei, eta ostean, inaugurazio hitzaldia hasi dute.

Adierazpenak

Migel Angel Varona ospitaleko langileak hartu du lehenik eta behin hitza. Honek, San Juan de Dios ospitalearen ibilbidearen errepasoa egin du, gero, hitza Arrasateko alkateari emateko. Arrasateko alkate Inazio Lakunzak esan du, oso ospitale garrantzitsua dela eta bera gehien arritu duena izan dela, bertako gaixoek handik irten ostean gizarteratzeko edota gizartean integratzeko erakutsi duten kapazitate handia.

San Juan de Dios  ordenako probintzial Jose Maria Bermejok esan du urte hauetan guztietan ospitaleak aldaketa nabarmenak jasan dituela.

Bi modulu

Gaur inauguratu dituzten instalazio edo moduluak bi izan dira. Lehena San Benito Menni eraikina eta bigarrena Sagrado Corazón eraikina.

San Benito Menni eraikinak iraunpen luzeko gaixoak hartuko dituenak, 60 lagunendako tokia du eta Sagradon Corazón eraikina berriz,  3 unitate desberdinetan banatzen da. Lehena, 20 ohe dituena, egonaldi unitatea da. Bigarren unitate bat, iraupen luzeko ospitalizazio unitatea da eta 56 oherentzat du tokia. Azkenak, laguntza unitatea deritzonak, 14 ohe ditu, eta patologia psikiatrikoen ondorioz gainbegiratze handiagoa behar duten kasuetan ospitaleko unitateei laguntzen diena da.

Otoitza

Eusko Jaurlaritzako osasun kontseilari Gabriel Inclánek esan du, garrantzitsuena gaixoen gizarteratzea dela eta baita gaixoei, egonaldi iraunkorra izan ordez, beste alternatiba batzuk eskaintzea. Eta gogorarazi du zerk egin duen posible instalazio hauek egitea.

Gipuzkoako gotzaina den Joan Maria Uriartek, otoitz bat egin du ospitale hau egiteko lan egin dutenen alde eta baita bertako langileen alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak