30 urteko Arabarrak entrenatzaile titulo gorena du, saskibaloi munduan buru belarri sartuta dago, esperientzia du maila hainbat kategoriatan eta Arrasatera dator ziklo berri bat hastera. Hori horrela, Gorka Zurututzaren erreleboa hartuko du Merinok, eta besteak beste, taldeak hasi behar duen belaunaldi aldaketa ahalik eta modu egokienean egiten saiatu beharko da, kirol mailari eutsiz.