Gainera, beti ere gertukoen arabera, ezkor samar dago De Juana etorkizunari begira. Izan ere, oraindik urtebeteko kartzela-zigorra betetzeko du eta beldur da ez ote duten atzera kartzelara bidaliko. Hori eginez gero, De Juanak berriz ere gose greba hasiko lukeela argi duela esan digute haren gertukoek.
Bestalde, senda-agiria emango baliote eta geratzen zaion zigorra etxean betetzeko aukera, akaso De Juanak Arrasate aukeratuko luke bizileku.
Martxotik
Iñaki de Juana martxoaren 1etik dago Donostia Ospitalean, egin dituen bi gose greben ondorioetatik sendatzen.Albisteetara loturak
Donostiako ospitaleko medikuek senda-agiria eman diote De Juanari (Berria)
De Juana recibe el alta médica y espera la decisión de Interior (El Diario Vasco)
Google News-eko albisteak