Iñaki Badiola Realeko presidente gaia Arrasaten

Usoa Agirre 2007ko abenduaren 26a

Realeko presidenterako hautagai Iñaki Badiola Arrasaten izango da gaur, eguaztena, 'Erreala Primeran' proiektua aurkezten. Kulturaten izango da hitzordua, 18:00etan.

Erreala Primeran taldekoak zale eta akziodunen aurrean azalduko dira zalantzak argitzeko, eskariak jasotzeko, boto kontuetaz berba egiteko zein bestelako informazioa zabaltzeko.

Fitxaketen zerrenda

Bestalde, gaur eguerdian prentsa aurrean egingo dituen fitxaketen berria emateko asmoa du Badiolak Zubietan. Ondoren, Hondarribia, Ordizia eta Arrasaten izango da.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak