Bada orain asmo hori erabaki bihurtu dute. Hori horrela, hurrengo pausoa da Arrasateko Egitamu Orokorra aldatzea eta Ikutixo gune ez hiritargarri moduan kalifikatzea.
Ikutixon industria zabortegia sortzeko asmoa aurreko legealditik dator. EAJk eta EAk baiezkoa eman zioten proiektuari. Asmoa zen 142.300 metro karratuko hedadura eta 40 metroko altura izango zituen zabortegia eraikitzea. Hain justu, gura zuten eraiki Olandixoko tunela eraikitzeko obretako lur soberakinak batzen hasteko.
Baina, proiektuak ez zuen guztien onespena izan. Hain zuzen ere, 10 alegazio aurkeztu zizkioten. Tartean, Uribarriko auzo alkateak, Besaide mendi elkarteak, EB-Zutik koalizioak eta are gehiago, Gipuzkoako Foru Aldundiak berak ere gomendatu zuen Ikutixo ez zela leku egokia zabortegi bat eraikitzeko, gune hark duen balio ekologikoarengatik.
Bada, Hirigintza Sailetik emandako informazioaren arabera, alegazio horiek guztiak aztertu eta gero hartu du udal gobernuak behin betiko erabakia. Beraz, hoixe, Ikutixo dagoenetan utziko dutela, gune natural moduan, bere errekasto ugariekin.