Oro har, inguruko obretatik ateratzen dituzten lur soberakinak botatzeko behar du Udalak zabortegia, bereziki, Olandixoko tuneletik aterako dena botatzeko.
Bestalde, Debagoieneko Mankomunitateak egindako azterketa baten arabera, industria ezartzeko lurzoruaren beharra dago gure ibarrean. Etorkizunera begira, gainera, ez da batere erraza izango halako lurzorua lortzea, are gutxiago espekulazio barik.
Hori horrela, bi beharrak bat egin eta Ikutixoko zabortegia bete eta gero, industriarako erabiliko dute gune hura.