Ikusle izatetik parte hartzera, gurasoek ondo erantzun dute Gurasolandian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko aza. 15a, 23:27
Txatxilipurdik eta 'guraso.com'-ek antolatuta gaur egin da lehenengoz Gurasolandia. Gurasoa ikusle izatetik parte hartzera zuen helburu ekimenak eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, helburua bete da.

Gurasolandiak ez du aurrekaririk, eta beraz, ez da erraza balorazioa egitea. Baina Txatxilipurdik antolatu zuen ekimenak gurasoen partetik erantzun ona izan zuela lasai asko baiezta daiteke. Izan ere, Egoitz Larrañaga Txatxilipurdiko kideak jakinarazi duenez, "oso pozik gaude, ekimenaren helburua erabat bete delako".
Bereziki gurasoendako izan zen Uarkapen jarri zen jolas parkea, eta gurasoa ikusle izatetik parte hartzaile izatera pasatzea zuen helburu. Hau da, aisialdiko haur eta helduen arteko harremana sustatzea, guraso eta seme alaben arteko hizkuntza eta gaitasunen transmisioan lagunduz. Bada, lortu dute, eta lehenengoan, gainera.

'Espero dugu azkena ez izatea'
Goiz eta arratsaldez, ondo pasatzeko aukera zabala izan zen Uarkapeko frontoian.
Lehen Gurasolandia izan da, baina Larrañagak dioenez, "espero dugu azkena ez izatea". Datorren urtera arte, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak