Arrasate-Aramaio zatia iazko uztailean onartu zuen Espainiako Gobernuak eta Arrasate eta Aramaio arteko 3,39 kilometrotako lanak zehazten ditu.
Arrasate eta Elorrio arteko zatia iazko martxokoa da eta 4,44 kilometrokoa da. Erdian Udalaitz barrutik joango den tunela dago, proiektuaren arabera, 3,16 kilometrotakoa, espero baino luzeagoa.
Alegazioetarako eperik ez momentuz
Proiektuak jaso eta gero alegazio epea egon ohi da baina oraingo kasuan Udalak ez daki zer egin behar den. Haiek jasotakoa lanen jakinarazpena da baina alegazio eperik egongo ote den ez dakite. Hori bai, proiektua nahi duenak ikusteko udaletxean dago.
Aramaion berdina gertatu zen. Proiektua iritsi zitzaien baina Udalak ez zuen jaki zer egin. Horretarako Aramaioko Udalak aditu baten laguntza jasoko du. Arrasateri dagokionez oraindik Udalak ez du jakinarazpenik egin.