Ikus Entzun enpresak saria jaso du

Maider Arregi 2007ko maiatzaren 31

Enpresa berrien artean Euskadiko Kutxak banatzen dituen sarien artean, bat Debagoienera etorri da. Arrasateko Ikus Entzun enpresak enpresa teknologikoenaren aipamena jaso du.



Euskadiko Kutxak Eusko Jaurlaritzaren eta MCCren laguntzarekin egiten duen Gaztempresa programak bere topaketak egin berri ditu eta hainbat aipamen banatu zituen programaren bidez sortutako enpresen artean. Horietako bat, Enpresa Teknologikoenaren aipamena, Arrasateko Ikus Entzun enpresari.

Ikus Entzun enpresak, batez ere, instalazio akustikoak hobetzen egiten du lan; besteak beste, Bilboko metroko, Arantzazuko Gandiaga Topaguneko eta Arrasateko parrokiako soinu eta megafonia sistemak antolatu eta hobetu dituzte.

Saria jaso dute eta honek lanean jarraitzeko indarra emango die zalantzarik gabe. Orain Euskalduna jauregiko akustika hobetzen ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak