Ikerlanek laborategia ipiniko du Garaia berrikuntza gunean

Miren Arregi Amasorrain 2008ko uzt. 9a, 22:33
Ikerlanek mikronanoteknologia arloko ikerketetarako laborategia ipiniko du Garaia Berrikuntza gunean. Eraikin berriaren lehen harria ipintzeko ekitaldia gaur egin dute. Eraikin eta instalazio berriek sei milioi euro pasatxoko aurrekontua dute

Gaur ipini dute Garaia Berrikuntza gunean, Ikerlanek mikronanoteknologiaren alorreko ikerketak aurrera eramateko ipiniko duen ikerketa zentroko lehen harria. Ekitaldian izan dira Ikerlaneko ordezkariez gain Mikroelektronikako zentro nazionaleko zuzendari Emilio Lora, Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismoko kontzeilari Ana Agirre, eta Mondragoneko lehendakari Jose Maria Aldekoa, beste batzuen artean.

Eraikin eta instalazio berriek sei milioi euro pasatxoko aurrekontua dute eta instalazioak ekipamendu aurreratuenarekin hornituko dituzte, egun lantzen dituen lineak kontsolidatu, eta teknologia horien merkaturako sarbidea errazteko helburuarekin.

Mikronanoteknologia prozesuek, produktu, sistema edota materialen hobekuntzan eragiten dute, eta Ikerlanek garatuko dituen aplikazioak bereziki honako alorretara egongo dira bideratuta; etxebizitza, osasuna, energia, natura, farmazia eta baserriko elikagaiak.

Energiaren alorra eta osasuna dira Ikerlanen apustu nagusiak. Osasunari dagokionean, batez ere gaixotasunen diagnostiko azkarrera bideratutako dispositiboak diseinatuko dituzte. Energiari dagokionean berriz, eguzki plaka merkeagoen diseinura bideratutako dispositiboak garatuko dituzte.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak