Iker Barbero, Gabonetako Euskadiko Kutxa torneoko jokalari onena

Xabier Urtzelai 2010eko urtarrilaren 4a

Iker Barbero jokalari arrasatearra izendatu dute Ointxe!k antolatutako Gabonetako torneoko jokalari onena. Gainera, kontrario guztien gainetik Barbero nabarmen nagusitu da.

Gazte mailako MU torneoko finalera iritsi izana lagungarri izan da Iker Barberok MVP saria eskuratzeko, eta neurri berean, Barberok egindako lana ezinbestekoa izan da Arrasateko taldea torneoko finalera sailkatzeko.

 

Hemen, Barberok torneoan izandako datuak:

 - Jokatutako minutuak: 96/120.

- Saskiratutako puntuak: 67 (batezbesteko 22,33).

- Biko saskiratzeak: 25/37 (%68).

 - Hiruko saskiratzeak: 1/3 (%33).

 - Jaurtiketa libreak: 14/23 (%61).

- Erreboteak, guztira: 47 (32 defentsan eta 15 erasoan).

- Asistentziak: 7 (partiduko 2,3 batezbesteko).

 - Txapelak: 13 (partiduko 4,3 batezbesteko).

 - Faltak: Egindakoak 7 (partiduko 2,3 batezbesteko) eta jasotakoak 20 (partiduko 6,6 batazbeste).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak