Ikasturteko azkeneko azoka egin zuten zapatuan Seber Altube plazan, eta aurreko astetan baino jende gutxiago ibili zen. Abuztuan azoka egin edo ez aztertzen dabiltza oraindik; hurrengoa, irailean izango da. Arrasateko zortzi baserritarrez gainera, Zarauzko, Urretxuko eta Tolosako hiru baserritar ere etorri ziren Seber Altube plazako azokara. Tolosako Aldabe baserrikoek, adibidez, mota askotako gazta saldu zuten. Arrakasta izan zuen saltokia izan zen.