Ikasturtean zehar ikasitakoak erakutsi zituzten Emakume Txokoko festan

Usoa Agirre 2010eko ekainaren 11

Emakume Txokoak ikasturte amaierako festa egin zuen atzo Kulturaten. Ikastaroetan zehar parte hartu duten emakumeak izan ziren protagonistak jaialdian.

Aretoa bete egin zen eta antolatzaileak oso gustura geratu dira jaialdiak izan duen harrerarekin. Ikasturtean zehar ikasitakoak praktikan jarri zituzten emakumeek eta irudietan ikus daitekeen bezala, ederto pasa zuten bai emakumeek eta baita ikusleek ere.

Emakume Txokoa, emakumeak eta emakume taldeak elkartzeko eta disfrutatzeko gune garrantzitsu bilakatu da Arrasaten, 2003a martxan jarri zenetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak