Ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko dute Goikobalu Txikik eta Gaztek

Mirari Altube Arrese 2010ko eka. 20a, 20:09
Goikobaluko txikien bi abesbatzek ikasturtea bukaerara iritsi dela ospatuko dute. Eta urtean zehar egindakoaren laburpen kontzertua eskainiko diete bihar, hilak 21, senide eta herritarrei, Kulturateko areto nagusian (19:00).

Hamabost kide dituen Goikobalu Txiki abesbatzak emango dio hasiera ekitaldiari Amaia Aboitiz zuzendari dutela eta lau kantu eskainiko dituzte, tartean Ken Zazpi taldearen Ilargia eta Mozarten Txirula Magikoa


Ondoren, Rakel Murgiondok zuzendutako Goikobalu Gazte taldeak bederatzi kantu abestuko ditu, gehienak oso ezagunak: Lenon eta Mc Cartney-ren Ez etsi, Cold Play taldearen Viva la vida… 35 bat kidek osatzen du gazteen abesbatza, tartean ETBko Oh Happy Day saioko irabazle Jon de Andres eta Kantu Txapelketan bigarren geratutako Bea Asurmendi. Murgiondok jakinarazi digu ikasturte polita izan dela: "Iaz 15 urte bete zuen txikien abesbatzak eta musikala gertatu genuen; Errenteriako Kantu Txapelketan zilarrezko domina lortu genuen; hainbat topaketetan hartu dugu parte…"


Ekitaldia ikasturteko argazkiekin eta bideoekin osatuko dute eta koreografiak ere landuta dituzte. Gainera, bi abesbatzek elkarrekin abestuko dituzte bukaerako kantuak: Bi begirada zeru bat (J. Astiazaran) eta Nesiponono (J. Van der Sandt).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak