Ikasturte amaierako jaia, gaur Arrasate Herri Eskolan

Ubane Madera 2010eko ekainaren 3a

650 ikasle eta haien irakasle eta gurasoek parte hartuko dute gaur (eguena) Erguingo eskolan egingo duten ikasturte amaierako jaian. 15:15ean egin dute hitzordua, 19:30ak arte. Gaur ikasturtea amaitu ostean, ekainaren 18an hartuko dituzte oporrak.

Ikasleek eurek prestatutako emanaldiak egingo dituzte gurasoen aurrean; jolasak ere izango dituzte eta puzgarriak eta tailerrak ere bai.

Modu horretan agurtuko dute Arrasate Herri Eskolakoek 2009-2010 ikasturtea, ekainaren 18an oporrak hartu aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak