Ferixalekuko jolastokiko aparkalekurako irteera berria egiten dabil Udala. Aparkalekuaren orain arteko irteera ez zen egokia, justu oinezkoen pasabidera ateratzen zelako. Gainera, autoen joan-etorriaren eraginez, irteeran zegoen espaloiaren egoera txarra zen.
Hala, irteera berria egingo diote aparkalekuari. Orain arteko irteeratik metro batzuk urrutirako, Amaia Antzokirantz. Eta, ate korredero bat ipiniko dute, eskola orduetan itxita egongo dena, umeak babesteko. Eskola orduak bukatzen direnean, udaltzainak arduratuko dira hura zabaltzeaz.