Ikastaroak gazte bulegoan: kustomizazioa, sukaldaritza eta tratu onak

Usoa Agirre 2010ko ira. 29a, 11:02
Dagoeneko erabiltzen ez ditugun arropa eta osagarriei erabilera berria emateko ikastaroa, sukaldaritza hasiberrientzat eta jendarteko tratuaren gaineko tailerra. Hiru ikastaro horietan izena eman ahal izango duzu. Hemen dituzu xehetasunak:

Kustomizazioa

Norberaren sormena bultzatzea da helburua, jada erabiltzen ez ditugun arropa eta osagarriei erabilera berria emateko. Arropak eta osagarriak berdiseinatu eta berrerabiltzeko ikastaroa da, (adb: kamiseta batekin soineko bat egin, galtza bakeroekin poltso bat, kamiseta bati alkandora baten lepoa jarri...)

  • Irakaslea: Itsaso del Rey
  • Egutegia: urriaren 13tik abenduaren 1era
  • Eguna: eguaztenetan
  • Ordua: 18:00-20:00
  • Lekua: Kulturate

Sukaldaritza hasiberrientzat

Herrira datozen ikasle berrientzat edo etxeko sukaldean laguntzen hasi nahi dutenentzat zuzendutako ikastaroa.

  • Irakaslea: Meritxell Estany
  • Egutegia: urriaren 19tik azaroaren 30ean
  • Eguna: martitzenetan
  • Ordua: 18:00-20:00
  • Lekua: Lanbide Hastapena

Tratu onen plazerra

Emakume Txokoarekin batera antolatutako 2 eguneko ikastaroa da. Sexismoak, amodio erromantikoak eta jendarte indarkeriazaleak guztioi eragiten digute, horren ondorio den emakumeenganako indarkeriak eragiten digun moduan. Tailer honetan, gai horien inguruko irizpide kritikoa landu eta tratu onen bizipenez gozatuko dugu. Primeran pasatuko dugu. Animatu!!

  • Irakaslea: Edurne Mendizabal
  • Egutegia: azaroaren 12an eta 13an
  • Eguna: egubakoitzean (16:00-20:00) eta zapatuan (10:00-14:00)
  • Lekua: Kulturate

Izena emateko

Gazte Bulegoan

943 25 20 65 

gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak