Ikastaroa: "Hiriko baratzezaintza: baratzeak balkoian"

Usoa Agirre 2009ko apirilaren 15a

Itsasmendikoi Fraisorok antolatu du ikastaroa, Arrasateko Udalarekin batera. Apirilak 25, maiatzak 9 eta 23 eta ekainaren 9an izango da ikastaroa, Kulturaten. Ikastaroan parte hartzeko Itsasmendikoi Fraisorora deitu behar da.

  • Datak: apirilak 25, maiatzak 9  eta 23 eta ekainak 6
  • Ordutegia: 10:00 - 13:00
  • Lekua: Kulturate, Jokin Zaitegi gelan (Arrasate)
  • Irakaslea: Manuel Esparza
  • Helburua: Oinarrizko ezagutzak lortzea eta teknika erraz batzuk ikastea baratza txikiak landatu ahal izateko terraza eta balkoietan.
  • Matrikula: 18 euro
  • Hizkuntza: gaztelaniaz.

Ikastaro honetan parte hartu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aldez aurretik Itsasmendikoi Fraisorora deitzea, ondoko telefono honetara: 943 69 21 66.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak