Ikasle Abertzaleak deituta zapatuan, azaroaren 7an, jaia Arrasaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko azaroaren 2a

Hogei urteko ibilbidea duen Ikasle Abertzaleak taldeak, urteroko jaia egingo du zapatuan; aurten Arrasate aukeratu dute topaleku, besteak beste, unibertsitatedun herria ere badelako. Egun osorako egitarauan, ikasleentzako ekitaldiez gain, parte hartu gura duen guztientzakoak daude. Zapatuko jaiak, "geroa marraztera goaz!" leloa du. Zapaturako bazkarirako eta gaueko kontzerturako sarrerak salgai daude. Zehaztasunak jasotzeko segidan dituzue entzungai Ainhoa Mendibil, IAko bozeramaleak kontatutakoak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak