Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Itxi egingo dute Bizkaia etorbideko igogailu publikoa abuztuaren erdialdeko bi asteetan. Bestela esanda, eta obrak eragindako ezustekorik ez bada, abuztuaren 9tik 22ra igogailu hori ezin izango du inork erabili. Solairu bat gehitzeko egiten dabiltzan obrek eraginda itxi beharko dute. "Barruko konponketak egin eta igogailua ipiniko dute Oruna enpresakoek", azaldu dute obrako ordezkariek. Bederatzi bat metroko altuera dabiltza gehitzen (solairu bat), oinezkoen pasabideraino irits dadin.