Bestalde, lan kontuak ere badituzte aurreikusita gaurko gai zerrendan; hain justu, udaltzain eta igeltseroen lan poltsa osatu gura dute udaletxean eta hori egiteko deialdiaren gaineko xehetasunak landuko dituzte.
Igogailu publikoan hobekuntzak
Eta gaur arratsaldeko batzarreko bestelako gairen bat aipatzearren, Arrasateko lehen igogailu publikoarekin lotutako puntua mahai gainean izango dute udal agintariek, hau da, Bizkaia etorbideko edo Muxibarko igogailuarekin lotutako puntua. Izan ere, igogailu horretarako sarbideak hobetu gura dituzte eta hori egiteko proiektua aztertuko dute gaur arratsaldean.
Osoko bilkura berezia
Hori gaurko batzarrari dagokionez; baina alkatetzatik dagoeneko iragarri dute oraingo astean beste bilkura bat egingo dutela, oraingo honetan osoko bilkura. Berezia izango da, ez ohikoa delako batetik eta puntu bakarra izango duelako, bestetik. Hitzordua eguenean da, maiatzaren 28an eta Arrasateko eskoletako neska-mutikoak joango dira oraingo honetan osoko bilkuren aretora, Agenda 21 ekimenaren barruan, aurten egindakoaren gainekoak azalduko dizkiete-eta, udal ordezkari politikoei.