Igogailu garden, luze eta berria gertu, Ferixalekutik Altamirara nekatu barik igotzeko

Ubane Madera 2009ko abe. 18a, 16:52
Goizean estreinatu dute Ferixalekua eta Altamira lotzen dituen igogailu publikoa. Udal agintari eta teknikariek egin dute aurrenengo igoera eta jaitsiera, baina tartean herritar bat baino gehiago ere sartu da, igogailu berria probatzeko irrikan. Gaurtik aurrera, beraz, egunaren 24 orduetan funtzionatuko du Arrasateko zerbitzu berriak.

“Mesede ederra egingo digu”, “aspaldi itxaroten genbiltzan hau”, eta halako esaldiak dira gaur eguerdian Arrasateko Ferixalekuan entzuten ziren esaldiak.

Beraz, pozik hartu dute auzotarrek euren bizitokietara iristeko izango duten zerbitzu publiko berria: bi zati dituen igogailu gardena. Aurreneko zatia iristen da Ferixalekutik Gernika oinezkoen pasealekuraino iristen da eta gero, handik gertu ateratzen da bigarren zatia, Jose Luis Iñarra kalearen 32. zenbakiraino.

Justu orain urtebete

13 lagunendako lekua dauka eta hasiera baten, behintzat, 24 orduko funtzionamendua izango du. Igogailua erabiltzen lehenak udal ordezkari eta teknikariak izan dira. Tartean Ino Galparsoro alkateak ere probatu du. Hark ere azpimarratu du zerbitzu handia egingo diela igogailuak goiko parteko auzotarrei. Eta "ia balio duen automobilak gutxitzeko", gaineratu du.

Obra ikusgarria da Ferixalekuko igogailua, horren erakusle da hura eraikitzeko erabili duten diru kopurua: 1.885.013,13 euro. Justu gaur urtebete dela hasi zituzten obrak Arrasate 2007 izeneko enpresa elkarteak (Amenabar eta Orona arteko elkartea). Urtebete geroago, hortxe tente-tente dago igogailu berria. Eta herritarrek pozik asko hartu dute zerbitzua, erabiltzeko deseatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak