Talde bizkaitarra etxean sendo dabilen ataldea da eta teknika onekoa, baina, arrasatearrek gogor lan egin eta gero ederki gailendu zituzten beraien etxean–goi aldean dabiltzan Leclerc eta Marfilek galdu egin zuten kantxa honetan–.
Lehen laurdenetik gogor hasi ziren bi taldeak. Etxekoek erritmo geldoa ipini zuten jokoan, beraiek hori nahi zuten-eta, baina jaurtiketetan ez zuten nahi beste asmatzen eta bai defentsako zein erasoko erreboteetan finago aritu ziren Merinoren mutilak, batez ere Biain jokalaria–13 defentsan eta 7 erasoan –. Bi taldeek markagailuan alde izan zituzten errentak ez ziren oso handiak izan. Horrela lehen zatiaren amaierako emaitza: 33-39 izan zen.
Defentsan aldaketak
Bigarren zatian baina, gauzak arrasatearren mesederako aldatu egin ziren, eta ordura arteko banakako defentsa zonakako defentsa bihurtu zuten Merinoren mutilek. Horrela etxekoek ez zuten defentsa hau apurtzen jakin izan, eta zituzten ongi aukeratzen jaurtiketak. Hirugarren laurdenean lortu zuten abantailarik handiena Merinorenek (51-65). Laugarren laurdenean, defentsa berdinarekin jarraitu zuen MUk, baina bizkaitarrak 3 puntura hurbildu ziren (64-67). Azken minutuetan partidua kontrolpean hartu izan zuten arrasatearrek eta Alartziak ederki gidatu zuen taldea. Azken minututan falta pertsonal asko egon ziren, eta ondorioz jaurtiketa libre asko , batez ere arrasatearren alde eta, eta hauek fin aritu ziren alde honetatik ere. Horrela, igoera faseko lehen postuan sendo jarraitzen dute MU koek.
Datorren astean, igoera faseko laugarren partidua jokatuko dute Iruñeko Viajes Marfil talde aren aurka, baina oraindik ez dago zehaztuta non izango den.