Herritarrak sartzeko atea udaltzaingokoa izango da (eskumakoa) eta han erakutsi beharko da identifikazioa.
Biztanleen Arreta Zerbitzua (BAZ) abiatu zenetik askoz ere herritar gutxiagok joan behar izaten du udaletxera eta, hori horrela, segurtasun neurriak indartu egin dituzte herriko plazako eraikinean.
Hala, udaletxera sartzeko bisitariak udaltzaingoko atetik (eskuman dagoenetik) sartu beharko dira. Han nortasun agiriren bat erakutsi beharko zaie udaltzainei eta ostean barrura sartzeko hesia zabalduko zaie bisitariei.
Udaletxeko ordutegi berria
Goizez: 08:00-15:00 (malgutasunez)
BAZ-eko ordutegia
Goiz eta arratsaldez zabalik: 08:30-14:00 / 16:00-19:00 Zapatuan: 09:30-13:30