Ibon Uribarri, Zaitegi sariaren irabazle

Usoa Agirre 2010ko urt. 28a, 18:51
Ibon Uribarri zarauztarrak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek, Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa. Halaxe erabaki du aho batez Joxe Austin Arrieta, Joxe Mari Berasategi eta Irati Marañonek osaturiko epaimahaiak. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak hautaturiko Herta Müler idazle errumaniar-alemaniarraren obra bat euskaratu beharko du Uribarrik; Atemschaukel (Arnasaren kulunka), Mülerren azken eleberria eta kritikak goraipatua da itzultzeko aukeratu den liburua. Aurten argitaratuko du itzulpena Elkar argitaletxeak.

Hamabost lan aurkeztu dira lehiaketara, eta Elkarrekoen esanetan "datu hori bera bada euskal itzulpengintza lortzen ari den mailaren erakusgarria, denak ere jatorrizko bertsiotik aritu baitira". 2002an abiarazi zuten Elkarrek eta AEDk, Kutxaren laguntzaz, Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka, eta geroztik hauexek izan dira sari horri esker itzuli diren liburuak:

2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea
2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
Itzultzailea: Oskar Arana
2004 Elfriede Jelinek
Itzulpen saria hutsik utzi zen
2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
Itzultzailea: Iñigo Errasti
2006 Orhan Pamuk: Elurra
Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey
2007 Doris Lessing: Belarra kantari
Itzultzailea: Koro Navarro
2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
Itzultzailea: Luis Berrizbeitia

Ibon Uribarri Zenekorta (Zarautz, 1967) Filosofian doktorea da eta itzulpengintzako irakaslea EHUn. Filosofiako hainbat lan itzuli ditu, hala nola Kant eta Hegel, eta japonieratik ere euskaratu ditu zenbait literaturgile: Kawabata eta Murakami.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak