Ibilbidea ezin eginda geratu ziren danborrariak euriagatik

Mirari Altube Arrese 2010ko eka. 20a, 18:10
Euri zaparradak bete-betean harrapatu zuen zapatuan Umeen Danborradaren hasiera eta ibilbidean aldaketak egin behar izan zituzten antolatzaileek. Horrek, baina, ez zuen zapuztu umeen umore ona eta danborrak astintzeko gogoa.

Jokin Zaitegi plazako aterpean elkartu ziren lehenengo, Danok-Bat elkartearen aurrean, eta 75. urteurrena ospatzen dabilen elkarteari omenaldi apala eskaini zioten bandaren laguntzarekin. Handik plazarantz jo zuten zuzenean.

Zazpi konpainia, 240 ume

Tatiago doinuak jota sartu ziren danborrariak plazan eta euriak atertzera jo zuenez, plazaren erdian jarri ziren –bestela aterpean joatekoak ziren–. Gero, danbor eta kupel hotsen artean plazari buelta eman zioten ikurrina, Arrasateko bandera eta Sudc-eko bandera zituzten neskek jeneralarekin batera eta udaletxeko balkoira igo ziren guztiak.
Handik aurrera musika eta dantza jaiari hasiera eman zioten bandaren doinuek eta umeen danbor hotsek lagunduta. 

Gutxienez 30 urte bete dituen Arrasateko Umeen Danborrada zazpi konpainiak osatu zuten eta guztira 240 neska-mutiko inguru atera ziren zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak