Iban Velascok entrenatzen erori eta erradioa hautsi du

Xabier Urtzelai 2009ko uztailaren 13a

Euskaltel Euskadiko ziklistak erorikoa izan zuen atzo goizean, entrenatzen zebilela, eta horren ondorioz ezker besoko erradioa hautsi du. Arrasatekoari gaur, astelehena, egingo dizkiote mediku azterketak, lesioa zenbaterainokoa den ikusi eta lehenbailehen errekuperazioa zehazteko.

Apirilaren 26an hasi zuten Errioxako Itzulian erorikoa izan zuen Iban Velascok. Orduan, elurra zela lehiatu behar izan ziren ziklistak, oso egoera txarrean zeuden errepideetan zehar. Eta, kurba batean zuzen joan zen Arrasatekoa, proba bertan behera utziz. Orduan hilabete behar izan zuen errekuperatzeko. Bi hilabete eta erdi pasa dira orduko erorikotik, eta atzo, domeka, entrenamendu saiotik etxerako bidean erorikoa izan zuen berriro ere, eta ezker besoko erradioa hautsi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak