Iban Velascok debuta egingo du Tourrean

Xabier Urtzelai 2010eko ekainaren 22a

Euskaltel Euskadiko kirol zuzendari Igor Gonzalez de Galdeanok atzo eman zuen jakitera taldeko ze bederatzi ziklista izango diren Tourrean parte hartzeko irteera puntuan, eta Iban Velasco arrasatearra da aukeratutakoetako bat.

Arrasateko Iban Velascok lehenengoz hartuko du parte uztailaren 3tik 25era arte egingo duten Frantziako Tourrean. Taldeko zuzendariak atzo azaldu zuen Euskaltel-Euskadik ze ziklista izango dituen lasterketan: Samuel Sanchez, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Amets Txurruka, Juanjo Oroz, Ruben Perez, Alan Perez, Iñaki Isasi eta berritasun handiena, Iban Velasco.

Arrasatekoa egon da lehenago ere itzuli handietan,  Vueltan eta Giroan korritu duelako, baina sekula ez Tourrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak