Iban del Camporen "Dirty Martini" dokumentala Donostiako Zinemaldian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko ira. 24a, 14:58
Iban del Campo Arrasateko zinegileak "Dirty Martini" dokumentala Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean, Euskal Zinemaren Panorama izenekoaren Kimuak sailean aurkeztu du. Egunotan zinegile arrasatearra Donostian da, jaialdiko filmak ikusteaz gain, han diren zinema ekoizle edo produktoreekin harremanak egin asmotan. Arrasate Irratian kontatu du hori eta beste hainbat txutxumutxu; jarraian duzue elkarrizketa entzungai.
Arrasateko zinegilea pozik da Donostiako Zinemaldian izan duen aukeraz, Kimuak bilduman lan bat izateak, lan hori promozionatzeko aukera ematen duelako, Del Camporen esaten.

Aurkeztu berri duen dokumentalean, Dirty Martiniren bizitza eta istorioa kontatzen du zinemagile arrasatearrak. Pasa den urtean ezagutu zuen filmeko protagonista, eta txundituta utzi zuela adierazi du Del Campok. Dirty Martini, koktel baten izena izateaz gain, Miss Dirty Martini filmeko protagonista ere bada.

Labur esanda, neo-burleskean dabilen emakume ospetsua da. New Yorken grabatuta, Dirty Martinik Broadwayko off-off night-clubetan eta kabaretetan bere artearen sekretuetako batzuk jakinarazi ditu dokumentalean.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak