Azken urteotan ohitura du Ibai-Artek, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen elkarteak bezero eta bazkideen artean loteria partizipazioa banatzeko. Aurten ere hala egin du eta iaz moduan, aurten ere Ibai-Artek banatutako zenbakia sariduna da.
Hori horrela, hiru hilabete daude orain loteriako txartel hori Ibai-Arteko saltokietan trukatu ahal izateko. Txartel bakoitzaren truke hogei zentimo emango dituzte.