Ibai-Artek betiko bezeroei arreta berezia eskaintzeko kanpaina hasiko du

Jon Berezibar 2008ko ekainaren 16a

Bazkideen aurrean aurkeztuko du gaur Ibai-Arte Elkarteak euren bezeroak fidelizatzeko kanpaina. Merkatal zentro erraldoien hedapenak sortzen dizkien eragozpenez kexu dira; eta etorkizuneko proiektuek are egoera ilunagoa promesten dute. Gauzak horrela, betiko bezeroei arreta berezia eskaini gura diete. Egitasmoa Kultur Aten aurkeztuko diete merkatarien elkarteko bazkieei 15:00etan. Bezeroak fidelizatzeko bezeroei zuzendutako txartel bat ateratzeko asmoa dute. Txartel honen bitartez, bezeroei opari, promozio, beherapen eta beste hainbat abantaila izateko aukera emango zaie.

Aspaldi zabaldu zen kezka herriko merkatari txikien artean sektorearen, etorkizunari buruzkoa. Ibai-Arte Merkatari Elkartearen Kaleak Bizirik kanpaina, esaterako, entzutetsua izan zen eta hainbat merkatari mobilizatzea lortu zuen. Hala ere, merkatari txikiek etorkizuna ilun ikusten dute. Merkataritza gune erraldoiak gero eta azkarrago dabiltza zabaltzen, eta aurreikusten diren proiektuek –AP1 autobidearen irekiera edo Eibarren El Corte Ingles bat zabaltzea, kasu– ez dute  esperantzarako tarte larregi uzten.
    Oraingoan euren bezeroak fidelizazitzeko kanpaina batekin datoz Ibai-Artekoak. Gaur izango da aurkezpena, Kultur Ateko auditorioan, 15:00etan.  Ibai-Arteren helburu nagusia bazkideen interesak defendatzea da. Egungo merkataritzaren egoerak sortzen dizkien mehatxuei aurre egiteko xedez, elkartea lehiakorrago egingo duten tresnak bilatu nahi dituzte eta gogor jardun dute lanean hau nola gauzatu pentsatzen. Bezero berriei aterik itxi gabe, dagoeneko bezeroak direnak fidelizatzeko asmoa dute.  Bezeroak fidelizatzeko, eta besteak beste, bezeroei zuzendutako txartel bat ateratzeko asmoa dute. Txartel honen bitartez, bezeroei opari, promozio, beherapen eta beste hainbat abantailaz gozatzeko aukera emango zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak